Santxo Handiak lortu zuena
Lopategi, Jon
Santxo Handiak lortu zuena
berriz ere lortu nahirik,
han eta hemen borrokalari
onentzako ez da jairik,
mezu horixe dakarkigute
gaur Arantzako anai bik,
herri bat osa behar dutela
Naparroa ta Euskadik.
Abertzalerik ezin daiteke
ahaztu inoiz Nafarroaz,
anai Naparrak etorri azkar
edo geu horuntza goaz,
baina ez Leringo Konde itxuraz
traiziozko paktoaz,
baizik Amaiur zaindu zutenak
berpizteko asmoaz.