Lehen eskolarat doan haurrari
Lopategi, Jon
1
Ene umea lenengo aldiz gaur eskolara hasia
Zuk ezin duzu ondo ulertu aitak dadukan auzia
Gero jakintsu izan zaitela baita nere gutizia
Oso estua izaten dugu ezjakinaren hesia
Eta gainera etortzen jako etsai danen malezia
Horrexegatik ezkaintzen dautzut nik eskolaren grazia
Horrek ez dauka iņun galtzerik, dena da irabazia
Hau da aukera bat berezia aberasteko bizia
Eskola bidez lortuko duzu gero nai duzun guzia.
2
Beharrezkoa dudarik gabe da eskola gizartean
Hori gerora aldatuko da, haurra, zure izatean
Aitak zui nola hona ekarri ez balitz borondatean
Badakit nik zer ondorio den maixuen gana joatean
Gu ere berdin ibiltzen ginen banaka edo katean
Denbor'askorik ez nintzan joan, hori zen neure kaltean
Ene semen, ez zaite jarri aurker'honen apartean
Ikasi zazu bete betean, alegin eta nekean
Ez egidazu nigarrik egin gaur jakintzaren atean.
3
Eskola hori publikoa da, hala jarri dabe moda
fende guzia erabiltzeko hemen t'hemendik kanpora
Haurguziek lezpasatu bertan beliar den hainbat denbora
Bildurrez zagoz, ume maitea, baina egizu aproba
Aitak diona da egia bat zihurtatzeko asmora
Orain etzatoz leku hontara dirudienez gustora
Ze gauz'ona den jakingo duzu ta momentuz ez aztora
Zu zara herriko lora ta jaso bihotza gora
Zure jakintzaz egunen baten gur herri hau salbako da.