Erropa zar hoiekin
Lopategi, J.
Europa zar hoiekin
etxian nengoen
beti jantzi ohi naiz
al denik ondoen
akaso bota ditut
behar zen baino len
baina ondorioa
horra hor nabarmen
triste nago zeren
aitona zar horren
jokoa gaur zer den
ikusi ondoren,
miseria gehiegi
daukagu hemen. (bis)
Besteok sarri juergan
egun eta gaba,
eta zuretzat berriz
hainbeste traba,
nere etxe ondoan
jo duzu aldaba,
hau da nere bihotzak
dakarren algara
ta hori non hara
nere abiada,
justizirik bada,
zu hola nola laga?
nere traje onenez
jantziko zara. (bis)
Triste ikusten zaitut
aitona izanik,
gaizki hartu zaituzte
egia esanik,
zer eman nezake nik
zuretzat nigandik,
ez nuen uste kasu
hori inon zanik
hor zagu dohainik
ez eman ordainik
bihotza jadanik
lertua daukat nik
erropa gehiago ere
badut oraindik. (bis)
|