Deabrua
Lopategi
Urtzi altsua zegoalarik
ortzietan dizdizari,
orra odei bat baltzaren baltzez
argiaren estalgarri.
Arro -aizeak astin-aldian
eldutso Luziper'eri;
bere abotsak sua dario,
garmenditarra dirudi.
Uneda baten ke izurritsuak
dana estali biarrian,
ekaitz aurrian zabaldu oi dan
laiño baltza zirudian.
Ekaitza laister agertu bere
Mikel deunaren otsian,
tximist zorrotza aukeraturik,
Urtzi nagusi! irrintzian.
Oiñaztarriak astindutako
zugatz bateren antzera,
Luziper eta bere adarrak
etozan ortzetik bera.
Agur zugatzan aunditasuna,
edertasun eta lora,
geroztik eta beti-betiko
su txingar izango dira.
Alegin danak dagizuz orain
zeure sua geituteko;
urtzi-gorrotoz gizaki danak
nai zendukez zeuretzako.
Baiña alan be zure adarrak
eleuke a estaliko,
Egillearen aiña iñoiz be
egiña izan eztalako.