[Bertsotan]
Lopategi - Amuriza
Am.
Daukadan desgustua
ez da berriketa
neure txapel maitea
ostu didate ta
ikusirik beltz honek
dakarren kopeta
sospetxan nago berak
daukala gordeta.
Lop.
Ez uste lapurretan
ni jardun nintzela
Baltasarrek jarria
baitiat txapela.
Hark esan naiko zian
beste askok bezela
legezko txapelduna
aurten beltza zela.
Am.
Hemen ez gaituk ari
Baltasarren legez
epai maian sei gizon
hortxe zeuden juez.
Haiek emanda jantzi
nintuan txapelez
errespeto pixka bat
euki zak mesedez.
Lop.
Ezagutzen dizkiat
hor zeuden juezak
hire lagunak dituk
erdiak apezak
ontzat eman zizkiten
bertso aldrebesak.
Irabazlea nor den
herrian galde zak.
Am.
Konforme ez bahago
ijitu laguna
desafioa zegok
joko ezaguna
jar zak nai dukanean
plaza ta eguna
han jakingo diagu
nor den txapelduna.
Lop.
Udaberriak laister
joko du aldaba
plazaz plaza neurtzeko
garai onena da.
Baina juez mengelak
bazterrean laga
herriaren aurrean
probatuko gara.
Am.
Udaberri ta uda
urrun ez dirade
len ere ibiliak
gera parez pare
kontrario bezela
lagunak bai gaude
probatu nai gaitunak
deitu bildur gabe..
Lop.
Lagunak geralako
pozik egon hadi
bestela entzungo hituan
kristonak eta bi.
Tori eta eutsi iok
hire txapelari
baina tajuzko bertsoz
zerbitu Euskadi.
|