Telebistaren eskaintza
Loidi, Arantzazu
I
ARGIAko lagunek
ezker eskuz jota
heldu zait pilota
bertsoz egin ditzadan
hainbat sake mota
telebistari buruz
alde eta kontra
burura datorrena
zuzen zuzen-konta
ezingo dut inola
txapapera bota
II
Alde positiboa
nahi bada kontsola
ez ahaztu inola
informazio saila
ta berdin kirola
haurrei ere eskaintza
ematen diola
haientzako programa
dago dariola
aitortu behar hortaz
indartsu dagola
III
Bost urte dela jaio
zitzaigun umea
ez al dago mehea?
albotikan bizkia
delako ernea
hark edaten omen du
amaren esnea
"gure bi telebistak"
diote ordea
bi hoietan bakarra
daukagu geurea
IV
Audientziei buruzko
azken ikerketa
ez da berriketa
modutan aldatu da
lehengo ametseta
ikuslegoak zita
ez du errespeta
arrazoia aztertzen
zertarako seta
gure irakurleak
ondo daki eta
V
Nire ustez non daukan
akats nabarmena
behar dut kondena:
euskara mailan gaizki
hor dago prolema
ez da barkagarria
zenbaiten hobena
ikasi dezatela
euskaraz aurrena
itxuran esateko
esaten dutena
VI
Eman dut nahiko kexa
ta zenbaitzu galda
isil nadin bada
esperantzazkoa dut
azken begirada
jasotzen baldin badu
guztion bultzada
hartuko du indarra
eta abiada
espero dugu eta
hobetuko al da!
|