Zorionak
Loidi, Paben
Garagarrillak amar ditu gaur
amaren jaioteguna...
amaika bider gaur bezelaxe
alai ospatu deguna.
Etxe onetan alkartzen dira
pobria eta zalduna,
Don Antonioren txamarrarekin
Domingok erantzi duna.
Margarita zan Ungriakua,
pobriak aren mayian janaz
ikasi zuten dotriņa.
Aren antzeko biotzarekin
egin dezu alegiņa...
Jaunak zeruan ba du zuretzat
alki eder bat egiņa.
Berrogei urte ta amasei dira
jaio ziņala, seriyo
zure buruko zillar txuriyak
begiyat esaten diyo.
Urtiak aņa txalo emanaz,
egun au dala meriyo,
zure mayian alkartu gera
Billapranka ta Oriyo.
Arkitectua sombrero gabe,
txaketa zabalekua;
korbatarekin asarre dago
Ayako albaiterua;
makautzik eta lasai Domingo
betelan-injenierua...
Gizarte auxe bear litzake
berdindutzeko mundua.