inprimatu
Pasayari begira
Izenburua:
Pasayari begira
Sinadura:
Loidi Peņa, Paben (Fabian, Kirru)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Loidi Peņa, Paben

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
6.zk.
Orrialdea:
169-170

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Pasayari begira

 

[Loidi?], Paben

 

 Iru auzoko batasunean

 uxa dezagun etsaia,

 San Pedro eta San Juan'ekin

 Antxo da beste anaia.

 Lanean erri zintzoa eta

 jaiak ospatzen alaia.

 Maitagarriak izaki gure

 inguru eder ta kaia,

 larri dabiltza ezkondu nian

 Donostirekin Pasaia.

 

 Itxas-bagetan kantari dabiltz

 Blas de Lezo'mn kemenak...

 Gure gudari aiei eskerrak

 gelditu ziran etenak,

 mundu guiya estutzen nauten

 ingelesaren aienek:

 Euskalerriko barkuak ziran,

 emen egiņak geienak,

 lengo Armada Inbenzibleko

 izan aundiya zutenak.

 

 Antziņatikan goituzan gure

 guda-ontziyen izena:

 Moruen aurka Guadalkibir'en.

 Sebilla artzeko aurrena;

 ta Lepanto'ko itxas-burrukan

 garaille berriz urrena.

 Emendik joan zan Lafayet'ekin

 ontzi-talderik onena,

 Amerikaren azkatasuna

 iritxi bear zubena.

 

 Ontzi bikanak zurea eginda

 oyalak zabal aizetan;

 itxas-gizonen sena gudari,

 arraunlariak tostetan...

 Terranoba'tik etorri gabe

 ibiltzen ziran urtetan,

 arpoiarekin balien-billa

 eta bakallo-lanetan;.

 Kristobal Kolon baņo lenago

 Amerikaren kostetan.

 

 Ba ziran ordun Pasai-aldean

 errespetoko indarrak;

 ontzi-egille yayunk eta

 barkuak sendo azkarrak.

 Gipuzkoako guda-saillakin

 izutu ziran baztarrak.

 Andia gure Erregeakin

 firmatu zun inglandarrak,

 bein bukatuaz bien arteko

 itxas-burruka zakarrak.

 

 Nork ez du entzun sasoi bateko

 batelera aien azaņa?

 Gizonen aurka jokatu eta

 irabazi alajaņa...

 Ontziya zuten Benezia'ko

 gondolak bezin apaņa;

 arraun-palada dotoreakin

 neskatxa-talde liraņa.

 Aiek goratzen etzan ixildu

 errege baten mingaņa.


inprimatu