1970gngo. estropadak
Loidi, Paben
Milla bederatzireun
irurogei ta amar
garren urtean giņan
galdez etsi xamar:
Oriyo'k ez ote zun
lengoratu bear,
banderak jasotzeko
Kantauriyan zear...?
Balizen gora-bera,
ertzak edo erdin,
gaindiko al dunentzat
denak dira berdin.
Ur illetan bezela
zakarraldiakin
oriotarrak jantzi
dira txapelakin.
Santoņa'n gure lanak
erabat arritu,
ontziagatik zala,
noski, ez meritu;
ta gero Donostia'n
denak errenditu.
Olako astinduak
erri onek ditu.
Orio txit aurretik,
Lasarte zan gero,
Ondarrabi urrena,
laugarren Xubero,
San Pedro ta Zumaya,
San Juan atzero,
azken donostiarrak,
etzuten espero.
Estropada jarri zan
oituraz aparte,
itxas aundiarekin
alkar autsi arte.
Lan aundi ortarako
talde au dakarte:
Xubero, Donostia,
Orio, Lasarte.
Getari'tikan asi
ta Donosti'raņo,
ez bait zan estroparik
joka oraindaņo.
Ikus-giro txarra zan,
lambro eta laiņo;
obea nai litzake
izan genun baiņo.
Taldeka bota ziran,
jarririk propiyo,
beste danak aurretik,
aizkena Oriyo.
Laiņoak Altxerri'ri
ajolik ez diyo,
Mendizorrotz baiņo len
egin du ariyo.
Juradua larri zan
kronometratzeko;
Oriyo'ren atzetik
zein dan jakiteko,
prismatikoak bear
ziran ikusteko.
Nagusitasun ura
etzan sinisteko.
Oriyo lendabizi,
Lasarte urrena,
Irugarren Donosti,
Xubero aizkena.
Laiņo-pean joateko
Altxerri'k du sena,
brujula txaloparen
atzeko kirtena.
Igeldon jarri zuten
Akelarre-sari,
Donostin lenengo ta
lasterren zanari;
premiyo auek ziran
danen zirikari,
eman dizkiotenak
gure txalopari.
Pedreņak azalduaz
geiegi kalparra,
Koruņa'tik zetorren
kantari oillarra.
Santoņa ta Bilbao'n
kukurruku txarra,
Oriok lau alditan
jo dio adarra.
Pedreņa ori genun
ŦKampeon de Espaņaŧ,
sari merkea noski,
dalarik apaiņa.
Titulorikan gabe
Orio zan baiņa,
buru-txortena kendu
dio, alajaiņa...!
Portugalete'n zaigu
lertu aien miņa,
oinpean zapalduaz
gure ikurriņa.
Erronkak ez du jazten
iritxi-eziņa;
itxusi gelditu da
basatien griņa.
Bein edo bein txapeldun
izanak ba dira,
geroztik geldituak
erabat azpira.
Orio'k bakarrik du
betiko segira,
ori-ori gaillenduz
urrezko dirdira.
Tosta ibilkorrean
asi giņanetik,
Espaiņi'ko txapela
da gure aldetik.
Saiatu gera eta,
aizkenean iritx,
menderatu ditugu
Oxford eta Kenbritx.
|