Lekue beti salatue
[Loidi?]
Karrantza du Bizkaiak
sartalde aizkena,
Kastilla-ko maillarak
itotzen duena.
Santandertikan Soba,
Burgostikan Mena
ata Motija-koak
il diote dena:
Euskera, ekanduak
eta aberri-sena.
Bedia-ko semea
fededun gartsue,
Karrantza-ko dendari,
bertan ezkondue,
zigorpean bizi zan,
Izanik usue,
eliztar zintzo ata
gizon osatue.
Euskaldun izateak
galdu zun Lekue.
Bere sal-gaiak zuten
aitzeki jakina:
Jaboiak apar gutxi,
gozakia mina,
ogia gazi edo
pixuan arina.
Erostunetan berriz
salatzeko dina
guardiazibillarekin
makautzi urdina.
Ogi baten barruan
txanpona arki eta
an omen du Lekuek
dirua gordeta;
Ordain dezala multaz
bi milla pezeta.
Eten barik duanez
zigorraren seta,
pozik itxiko luke
dendaren krixketa.
Uraliak dirala,
trumoi ta tximista,
norbaitek egin dula
kalean irrista...?
Zorigaitz guzietan
bear zan egizta:
-"Esta Dios enfadado
y bien a la vista
Lekue es el culpable
por separatista".
Burutik nastu eta
geroztik zan ixil,
gizarte-baztarrean
botariko zarpil.
Biziak eriotza
zebilkion urbil,
beti akuilluka ta
aizkenean du il.
Gaurtik irabazi dun
zeruetan dabil.
|