Latasa garaille
Loidi, Paben
Milla urte tu baderatzireun
berrogei ta emeretziyan,
Jorraillaren ogei ta seiko
egun gogoangarriyan
aizkolariak neurtu dira
burruka bizi-biziyan.
Ogei bat milla gizon begira,
plaza lertzeko zoriyan...
Olakorikan ikusi al da
eguzkiaren azpiyan?
Amalau enbor kana-erdiko,
bi berriz kanatik pasa;
egun artako aizkora-lana
etzan ez ume-jolasa.
Luxiak pranko egin du, baiña
galdu du lengo arnasa.
Kemenarekin goratu dute
biok euskaldun-arraza.
Batek bear da, aizkolarien
txapeldun degu Latasa.
Enbor-gaiñean oiñak josita
gorputza bizi abilla;
besoak, ixtar eta belaunak
egur-biotzaren billa...
Naparrak ondo ikasi dute
gipuzkoarren kartilla.
Gure auzoa gelditua da
pixkateko ixilla...
Aizkolarien ikurrinduna
Euskalerrian Sunbilla.
Latasa ondo saildua zegon,
ez du baliyo gezurrak;
ezpala pranko emana dute
Sunbilla'n pago-egurrak.
Etzun aspaldi Gipuzkoa jo
Naparroaren bildurrak;
uzte gabeko ego-aizeak
makurtu ditu gaillurrak.
Askotan ixill egonagatik
kosk egiten du txakurrak.
Jolas oberik ez det ikusi
aizkora-jokoan beintzat,
txalogarri ta zoragarria
begira zeuden danentzat.
Noiz sortuko da etsai gogor an
ausiko duan beste bat?
Euskal-mendian adiñaren zai
egon liteke baten bat.
Dabid gazteak menderatu du
gure Jigante Goliat.