Larrako Amari
Loidi, Paben
LEMOAITZETAN OTEA LORE,
BIZKARGIN IŅAR-GAROA...
EZTI-LOREA GURA DUENA
LARRA-LARRERA DIJOA...
Bizkai-mendi-altzoan
Zornotzako uri,
zugan fede-arnasa
emon yaku guri;
antxe Larrako bordan,
(artalde iduri)
dakust milla ta milla
fraide kapa-txuri;
artzain Karmengo Ama
gau t'egun urduri.
Liliak txuri-gorri,
zelaiak orlegi,
an-emen baserriak
euskal-bitxitegi,
ibaiak inguruan
zidarrezko egi...
Orra gure Amaran
maitasun-jauregi.
Berak billatu ditu,
(ez da egondu zai)
ezitzeko euskaldun
mutikoak artzai;
eskutik daramazki,
zabaltzeko nunai,
gogo saminduentzat
amaika sendagai.
Ez da egondu zai...
Geroztik karmeldarra
dabil au beltzean,
ardi galduen billa
nekezko bidean.
Ikuska luzean,
nun arki bildotsa...?
Argi-mutil Larrako
Amaren biotza.
Or dabil atez-ate
beartsu, eskean,
odol-eskean,
odol-neketan ere
sarri gurutzean;
ta egur berean,
(betor eriotza )
minkide maitena du
Amaren biotza.
Kezkaren indarretan
jetxi da leizean,
ta amildua laztanduz
dakar bizkarrean...
Etxeratutzean,
gaueko izotza
legortzera jun yako
Amaren biotza.
Zornotzako gaņean
Larra-komentua
da zeru-ondasunen
bitxi-gordaillua;
aulak indartzen diran
osasun-lekua,
antxe alaitzen bait da
gizarte mindua.
Zeruko atari da,
sinismen itzala,
euskeraz ezitzen dun
Amaren magala.
Ezin uka gazteak,
an ikasi ala,
zuzentasun-giroan
indartu giņala.
Gizadi aundinaiak
Marte du Jainkoa...;
elorri-arantzetan
lore gorrotoa...
Guda-burrukak sutu
dunean auzoa,
ezti-baratz izan da
Larrako muņoa.
Ama, zuk negar eta
irripar goxuan,
biotza urtu dezu
gure kolkotxuan.
Maite zaitugunentzat
agindu zenduan,
zure atsak erneko
gaitula zeruan.
Geugan burutu dozu
aipagarriena,
semedunak dezaken
maite-lan goiena...
Aitorrez damaizugu
Erregiņ-omena,
gure opa samurrak
koroitu duena.
Urre gorrian gure
esker ona dua,
erri demokrataren
opari gartsua,
Bizkaiko sutegian
biotzak landua,
pakeak lotu ditzan
lurra ta zerua.
Ezin batuak dira
gaua ta eguna,
ezin gaztelera ta
Aitorren jarduna...
Arrotzak il ez dezan
gure nortasuna,
piztu tu zaindu, Ama,
erri euskalduna.
Zeruak mara-mara
grazia du ari,
zenbat esker ixilka
ta zenbat mirari...
Erriak agur...! agur...!
diotsa kantari,
koroia ipiņiaz
Larrako Amari.
Txoriak, mendiz-mendi
zabal atsegiņa...!!
Aize danak eragin
Karmel-ikurriņa...!!
Amaren jaia da ta
poztu alegiņa,
dantzatuz ariņ-ariņ
txistu-danboliņa....!!
LEMOAITZETAN OTEA LORE,
BIZKARGIN IŅAR-GAROA...
EZTI-LOREA GURA DUENA
LARRA-LARRERA DIJOA...
|