inprimatu
Aldeacueva'n apaiz
Izenburua:
Aldeacueva'n apaiz
Sinadura:
Loidi Peņa, Paben (Fabian, Kirru)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Loidi Peņa, Paben

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
4
Orrialdea:
79

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aldeacueva'n apaiz

 

[Loidi?]

 

 Moro-apaiz ninduten

 lotu gudatean,

 gaizto su antxe galdu

 ote nintekean...

 Len baino giziago

 itzul naizenean,

 saritu nau Gotzaiak

 or, ezin bestean,

 erbeste-giro bete

 betean.

 

 -"Karrantza-mendia duk

 bazterrik onena,

 aztutzeko gudaren

 odol-giro dena,

 arduraz eginikan

 barne-azterpena;

 en duk Aldeacueva,

 Zulo-erri izena,

 lamia-leize aundi

 duena".

 

 Aldeacueva eta

 beerago dan Sierra,

 bi auzo auek dute

 neretzat bazterra,

 nekez ordain dezadan

 euskaldun okerra;

 aldatz minetan, baina

 nik sasoi ederra,

 Ibiltzeko ez bait naiz

 alperra.

 

 Izpazter-ko Modesta

 Agirre Alberdi,

 eskolan Irakasle

 Izendatu-berri

 zigorrez dator eta

 ongi etor bedi.

 Onek ere naigabez

 dario izerdi.

 Lagun ona dut eta

 gaitz erdi.

 

 Don Leopoldo degu

 erriko maisua,

 agurgarri, apala,

 fedez osatua;

 bere etxean egin du

 guretzat lekua.

 Maisu, maistra ta apeiza

 emanik eskua,

 zuzen kantari dator

 kukua.

 

 Bele-saillak karrankaz

 dabiltz egunero;

 artaldeak larretik

 bordara ezkero,

 otso-marruak dira

 entzuten aguro.

 Gudaren aztarrenak

 oraindikan bero

 arkitzerik, ez nuan

 espero.

 

 Azaro-aurrenean

 zatozkigun elur,

 oilloak kotan deuda

 ixilikan, uzkur,

 ta gu etxe-barruan

 ez argi ta ez ur;

 goiz ipini gaituzu

 neguaren bildur.

 Bearko degu arto

 ta egur.

 

 Aberri-min diranak

 zigorra dute maiz;

 euskal-barrutiaren

 aizken-ertzean naiz.

 Ene, Jainko, egizu

 nadin biotz alaiz

 beti-beti euskaldun,

 beti-beti apaiz,

 aldian aldikoa

 ta geraiz.

 


inprimatu