Zakarraldiak izango nitun
Lizaso, S.
Zaharren egoitza baten arduradun izan ondoren, bertara jotzen du zahartzaroan
Zakarraldiak izango nitun
inor zertako engaina,
baina ahal bada beti izan naiz
umila eta apaina;
aitona-amonei neuk hartzen nien
neurria edo tamaina
maitasunez hartuz gaina (bis).
Hala ta guztiz pozikan nago,
zahartu egin naiz baina,
maitasunakin jasotzen badet
maitasunaren ordaina.