Hara anaia
Lizaso, Sebastian
1
Hara anaia zuk egin zendun ustez gustoko aukera
Eta etxetik irten zenduen zu mundua ikustera
Parisen zaude ematen dizut eskale baten tankera
Berriz etxera juaten orain lotsatu egiten al zera.
2
Ez du kalterik hobean bila mundurik mundu joaitiak
Harrokeriak ekartzen ditu oztopo eta kaltiak
Gizona ez du iñoiz bajatzen galtzen ere jakitiak
Zabalik daude aman besoak eta etxeko atiak
3
Paris aldean daramazkizu egun gogor ta lizunak
Orain aparte garai bateko adiskide ta lagunak
Zoaz etxera, jan eta edan jantzi arropa txukunak
Hori ta geio barkatuko du bizia eman zizunak.