B. Enbeitari agurra
Iturri, (Felix)
Han zori baten, gu jaio ginan
han Ariatza auzua.
Zure onduan nik neban
lendabiziko pausua.
Zure onduan ibilitzea
beti izan da gozua;
Zu izan zera Ariatzako
bertsolaritzan maisua
bertsolaritzan maisua eta
gure bigarren gurasua. (bis)
Euskal Herriak ezagutu du
zure odolaren gradu.
B. Enbeitari agurra
Lizaso
Nik e(r)e bihotzez zoriontzen det
Aitona zoragarria.
Ia larogei urte honetan
zerbitu ditu herriak.
Horrek bertsorik ez du ukatu
nahiz egon galeraziak.
Urte batzutan izango zuan
ekaitze izugarria
Han da negurik latzenean e(r)e
ixildu ez dan txoria (bis).