Azaroa edo Abendua zan
Lizaso, Sebastian
Azaroa edo Abendua zan
hainbat arazo xelebre
poliporen bat egin zelako
zure eztarrian jabe.
Benetan diot beste norbaitek
izango baluke hobe,
udaberria amaitua zaigu
ta orain udaran gaude,
zeinen tristea izanda bera
zure ahotik entzun gabe.
Gaitz gogor bat da zuk daukazuna
hori ez da aitzakia,
grano txikiak honda dezake
hain haundia zen gizakia.
Baina etsita zaudenik behintzat
ez det nik erabakia,
Berehalaxe osatu bedi
zintzurreko ebakia,
lehen bait lehen zatoz gure ondora
gordeta dagoen tokira.
Bertsolaritzak egin ginuzen
biok alkarren ezagun,
jardunaren bidez egin ginaden
biok anai edo lagun.
Guk alkarrekin hainbat plazatan
kantuan ohi degu jardun,
alkar tentatzen saiatzen ginan
bi txapeldun bi bizardun,
zatoz lehen bait lehen zu gabe
ni geratzen naiz ta alargun.