Aita zana ere marinela zan
Lizaso, S.
Aita zana ere marinela zan
ta bizioa ezarri,
lehenak eta orainak nola
dakarren hainbat lokarri;
gaztetatikan sentitzen nintzen
itsasoaren egarri;
untzi batetan lehen ere musu
eman genion elbarri.
Hura joan zan eta geroztik
nabil estu eta larri;
neretzat ere urteak pasa,
ohean nago elbarri;
olatu-hots horiek dirade
neretzako bizigarri.
Hamaika ordu urtean pasa
eguzkitik ilargira,
gauean ere polita bait da
itsasoaren distira;
ez dakienak zail da jakiten
han ohi degun ikusmira;
ni hemen baina nere lagunak
oraindik han ari dira;
aitona zahartu egonagatik
batere ez zait kupira,
oroitzutzen zait lehen egindako
horrenbeste jira-bira;
egunen baten irtetzen banaiz
ni etxeko atarira
azken arnasa eman nahi nuke
itsasoari begira.