Artzaiņaren ametsa
Iturrixar
Artzaiņa da amets
Gauean...
Bizikera zer
Egunean?
Txiro jaiotzez
Jaunaren naiez
Etxra, dauko
Oianean.
Ta ala ere pozez
Gaztai ta esnez
Ornitua da
Lur berean.
Zerk esnatu dau
Dardarrean?
Zer gerta leike
Gaur lurrean?
Ene gau argi
Ain zoragarri!
Zer dakust nik
Gu itxu nairik?
Aingeru bat!!
-Ba al dakusk ondo, Patxi?
-Bai; zuri-zuriz jantzirik
Ez larritu, ene!
Aingeruak die
Bermr mintzaerak
Duen abestiz.
Alaitu bada, gaur!
Egiņik giza aur
Jaingoikoa degu
Estalpe zarrean
Abere artean...
Ta... Bat-batean
Du erakutsi
Illunean dir...
Die eztiki:
ĢZoazte ara,
Eneok, arin!ģ
Bidean doaz artzaiņak
Apal, txiro, ongi naiak.
Beren arteko jarduna
Jesus'en jaiotz zoruna.
Nola Jainkoa izanik
Ez dauko ba jauregirik?
Ta, onela dio Patxik:
-Ba, nik: bazekit zergaitik.
Ontasun bera izanik
Ez dau gura ondasunik.
Irten gaitezen mendira
Beti zerura begira
An dagolako ondasuna,
Enetxu maite laguna.
Ikaskizun au guretzat
Dakar aurrak, ta danentzat.
Eldu dira estalpera,
Ta, arrituko ez dira?
Argi argiz ukuilloan
Aur eder bat askatxoan!
Poz atsegiņa
Ta biotz miņa!
Nabai du Peruk barrenian.
An dakuate aldamenian
Andra on, Maria Birjiņa,
Zeruko eskerrez egiņa,
Ta aita ordezko gizona
Beste bat ezin, onen ona.
Idi ta astoak
Zabalik aoak
Aurra berotzeko,
Ene biotzeko!
Diote artzaiņak:
ĢAmen guk ezpanak
Musu emotekoģ.
Aurreratu ta muņ...
Dagiote biguņ.
Emaitzak dakarzkigu
Opariz,
Ta gure biotzetan
Berriz
Zu gordeteko txokoa
Maitekiz bero beroa.
Nun nai alaitasuna dager
Jaungoiko Umeari esker.
Aingeruak dagoz abesten:
ĢAintza-Jaunari! Bakea amen!ģ
Ta artzaiņak irten dira
Artaldea dan mendira...
Beti zerura begira!!
|