Espos-esposer
Ligueix, Louis
1
Oihan beltzian zuñen eijer den osto berdia elkitzen!
Han entzün dütüt egün goizian txoriak kantüz erraiten:
Bi bihotz gazte amodiuak egün dütiala juntatzen.
Boztariotan sartü niz eta hasten ni ere kantatzen.
2
Espos esposer ororen partez uhure eta goraintzi!
Egün düzien amodiua bizi zideno ez ützi.
Nahigabiak algar egariz plazerak ez berantetsi
Urusitate ederrenian nahi dügu zitian bizi.
3
Espos jaunari ele bat bera, bürian dezan edüki
Laguntto horri amodiuaz beti bihotza eraiki,
Zaharraguak errespetatuz haien abiser jarraiki,
Familiako bake baten gozatzeko alkarreki.
4
Esposa gazte baten erhian zuñen argi erhaztuna!
Harek beitio mitil gaztier: Etzitaiela ingana:
Senar hun baten edireiteko egün Liken dut fortüna,
Horri eman düt bihotza oso bai-eta gaztetarzüna.
5
Txori eijerrak egiten dizü elorritzian habia.
Espos-esposek gazte lagüner eman die etsenplia.
Berantü gabe menajiari oro ditian abia,
Baratzen denak üdüri beitü lantare üzta gabia.
6
Adio zier, espos-esposak, üzten zütiet bakian.
Zelüko Jaunak lagünt zitzela hartü düzian bidian.
Igarailiak ikus zitzela urte zunbaiten burian
Amatto haur bat altzuan eta aita lau-ekin lanian.