Boneta eta tchapela
Ligueix, Louis
1
Igaran egun batez egin dugu erri;
Hortaz nahi deitziet eman zerbait berri:.:
Pariserik jin zaiku bidajez Bettiri,
Ourthe bakhotch fortuna eginik uduri.
2
- Agour eta zertan hiz, Bettiri gaizoua?
Ene haour denborako kantuko aizoua!
Igaran duk ordunko denbora gozoua,
Eta hi aberastu, ez bahiz zozoua!
3
- Pariserik horra nuk zien ikhoustera.
Han ountsa bizi gutuk, adichkide Pierra.
Ihaourrek ikhousten duk in diat afera,
Tchapela ezarririk burutik behera.
4
Tchapela baduk bena arin barnekoa
Noun utzi duk boneta Eskoual-herrikoa?
Tchapel horrek eztereik edertzen kaskoa:
Basta ederra gatik, asto duk astoa.
5
- Ez diat ez acholik laidoen batere!
Han ezagutzen diat hanichko andere!
Itchourari so inez aberats dirare
Ezkounduren ahal nuk: ez erran deus ere
6
- Arren, baduk ideia hola ezkountzeko?
Lagun frango badukek hortan segitzeko,
Ojizio bat balitz Parisen hartzeko,
Aberats izan gabe, aouher bizitzeko!
7
- Ez nuk ez hi bezala lanian akhitzen;
Lan amplechagorik duk hirian agitzen.
Ene aite hasi nuk Parisen bizitzen:
Arruaren chokoan oskien argitzen...
8
- Ofizio ederra oski-argitzale:
Har ezak emaztia ziraje saltzale.
Haourrak jinen zaitzie gose-bazkazale:
Utziren duk Parise ahal bezań zalhe.
9
Ni ja nahi nuk egon boneta kaskoan,
Ene sor-leku maite Eskoual-herrikoan.
Ihourk'e jakin gabe zer dudan gogoan.
Kobla zounbaiten hountzen supazter chokoan.