Entzuteko guziak
Lexo
-1-
Entzuteko guziak
eztira entzunak,
zertara jartzen diran
gizonen zentzunak.
Asko izango gera
illundu gaitunak
konsideratu beza
biotzikan dunak.
-2-
Bazterretan jarriko
dira esamesak,
batzuek itz zuzenak;
bestek aldrebesak.
Zenbait aurtxorentzako
akabo babesak!
lege bapoa jarri
dute ingelesak.
-3-
Ama baten sabela
il-tokien pare,
ezin det au idatzi
negar egin gabe.
Bizi dan edo leiken
aurtxoa ill trebe,
gauza lotsagarria:
abortua lege.
-4-
Bi sendagillen pirmak
aski ortarako,
eztet ulertzen ori
egiz zertarako.
Ezpadituzte beintzat
artxibotarako,
presupuestu egiņaz
gastuetarako.
-5-
Abortuen gastuak
Gobernuak paga,
apenas jarko duten
ortarako traba.
Azi ta ezitzea
gastu puskat bada,
jaio gabe errenta
garriagoa da.
-6-
Legez kanpoko aurrak
nunbait erruz sortzen,
gizonen utsegiņik
ezpaita agortzen.
Estaduantzat orrek
gauz onik ez lortzen,
eta errugabeak
asi da zigortzen.
-7-
Eta orra asmatu
bide dotorea,
aurrea artu baņo
zer gauza ebea?
Prutu eman eztezan
ondatu lorea,
diruai eman; aurrei
kendu balorea.
-8-
Etzuten arkituko
gaizki zenbait damak,
ezpaituzte ola
galduko on-pamak.
Lege barruan kendu
txar zaizkien zamak,
zertarako ditugu
orrelako amak?
-9-
Errez jarri diteke
bat negar-jario,
au pentsatzen jarrita
zintzo ta serio.
Zenbait aurren biziak
betiko adio,
txanpon bi baņo geio
eztute balio.
-10-
Zer ikusteko gauden
eztakigu aurki,
orra azken berriak
bertsotan laburki.
Jauna, eztezakezu
zuk ontzat eduki,
gizon pekatariok
gaitzazu erruki!
|