Berri pozgarri bat da
Lexo
-1-
Berri pozgarri bat da
etxera iritxi,
ez genion iņola
aterikan itxi.
Eztira maitatutzen
ola zenbait pitxi,
poztu dira biotzak,
gaņera ez gutxi.
-2-
Anaia etorri zan
etxera goizean,
ezagun zan zegola
gaņezka pozean.
Exerita jarririk
maiaren ertzean
esan zun: aita egin
naiz bart arratsean.
-3-
Nexka edo mutilla
zaneko galdiak,
egiņarazi dizka
algara aldiak.
Pozez beterik dio:
izan dira biak,
semea ta alaba,
baitira bixkiak.
-4-
Ezta errez agertzen
orduko bilduma,
erabiliagatik
zentzu eta pluma.
Aiton, izeba-osabak
itzik ezin suma,
amona ia dantzan,
juanik erreuma.
-5-
Beste aldeko aiton da
amona gaztiak,
izabetxoa berdin,
eztaude tristiak.
Aita ta amak berriz
zorion guztiak,
ain dira polit eta
ain dira eztiak!
-6-
Dagonerako artu
dute zerbait maņa,
kanpora noiz irteten
diran, alajaņa,
antzematen diote
txikik dira baņa,
malizia ba-dute
Moises batek aņa.
-7-
Seaskan daudenean
ixill da umillak,
oiri begira pasa
leizke ordu pillak.
Aien esku dantza ta
beste jestu millak,
txoratuko gaituzte
bi nexka-mutillak.
-8-
Orain amets dedana
laister egi bera,
eta orduan ere
goza bear gera.
Jaunak ematen badit
zori ta aukera,
entzun al izateko
bixkien euskera.
-9-
Ametsaren kuadroa
jarriko det garbi,
uraxe izango da
maitasunen kabi.
Osaba bertsoetan;
illoba bixki bi,
magalean jarririk
ezker da eskubi.
-10-
Illobatxo omenez
osaba baldarrak,
jarri ditu bertsoak;
onak, ez kaxkarrak.
Borondate onenez,
ori bai, amarrak,
kondaira osa dezan
Euskalerri zarrak.
|