Griperi
Lete, Jesus
-1-
Aurten Urrilla ona jun zaigu
baiņan gaitzakin beteta,
gripe zitala berekin zuen
eta etzan berriketa!
Bizkarretikan otzak
eta dardaraz ortzak
denok oean gordeta...
Ezur da azal gelditua naiz
lendik argal negon eta!
-2-
Amabost egun oean pasa
eta indar danak falta.
alimentua auxen izan det:
porrusalda eta malta,
Sugarra eten gabe
gorputz guzia labe
gaitz au olakoa data,
nai ordurako nik ez det artu
gaitz aldi onetan alta!
-3-
Jeiki orduko txorabioa
gela jira eta bira,
len indar gutxi baldin banitun
etorri zaizkit erdira.
Andreak lagunduta
besotikan elduta
noiz eroriko begira...
Une onetan nere kemenak
ikusgarriak ez dira!!
-4-
Sendagillea saiatua da
nere onez gogotikan
bixitatzera etortzen zaidan
egunero goizetikan.
Termometroa jarri
ikusten nindun larri
ortan ez daukat dudikan,
zenbat Ģbalazoģ sartu ditutan
nik atzeko lelotikan!
-5-
Mediku jaunak ez jakin arren
nik milla proba egiņak
amonatxo bat auzoan ba-det
eta aren alegiņak!
Sendagaiak prestatu
naiz neri ez gustatu
ain ziran garratz, gordiņak,
nere ustetan sendatu naute
enplasto ta belar miņak!!
-6-
Alakon baten agur egin dit
neregan jabe zan gaitzak
auldadearen mende nagola
ez dira agoko itzak.
Kilotan bajatuta
kolorez ajatuta...
Lengoak billatu itzak!
Eurropa danak dilin dalanka
ta zer esanik ez galtzak!!
-7-
Negua laixter gaiņean degu
ba-datoz elur, itzotzak,
zer datorkigun pentsatzeakin
pozik ez nere biotzak.
Eguzkia motela
odola nik epela
ta egunak labur, motzak...
Ene Jainkoa ez nazala il
aurtengo neguko otzak!!
-8-
Ni ikusita arriturikan
gelditzen dira jendeak
bildurtzen ditu danak osoro
nere itxura trixteak.
Kolorez nago ori
egi aundia ori
jun ziran lengo usteak...
Pozik artuko nituzke orain
Urtaiņ'en indar sobreak!!
-9-
Ez gaitzala gaitz onek galdu
lagun bezait Jaungoikuak,
len ere Berak altxa oi ditu
bizkor gure modukuak.
Ori da eskaria
eta ez uskeria
jaso eroritakuak...
Negu ondoren txusper nazala
Udaberriko kukuak!!
-10-
Gaitz petral onek nola utzi naun
orra garbiro itzegiņ,
beste guziak benetan txarrak
baiņan au ezta atsegiņ.
Aitortu ditut danak
nigan pasa diranak
jendea entera dediņ...
ĢIbai-Ertz'ekģ au gertatu arte
gripen berririk etzekiņ!!