Aizak, Ibai-Ertz, mundu honetan
Lete, Jesus
-1-
Aizak, Ibai-Ertz, mundu onetan
zer zeudek gauzik txarrenak?
-Aitortutzeak sortzen zizkidak
biotz muņetako penak.
Geok agintari nai;
etxe, kanpo ta nunai,
ta gorrotozko barrenak...
Txalogarriak ez dituk emen
datozkigun ondorenak.
-2-
Aita Santuak eskatzen ziguk
bizi gaitezela pakez,
baņan gaur egun guda indarra
zegok pakearen ordez.
Errespetatzen aztu,
gorrotoakin nastu,
biotzak puzuniz betez,
oiek guztiak naikoa ezta
maitasun arrastorik ez!
-3-
Gorrotoaren mende gizonak
arrokeria nagusi,
lagun urkoa iņolaz ere
ezin dek ondo ikusi.
Laixter beratu ura,
abereen modura
ta oinperatuta utzi!...
Gizatasunik eztan bitarten
nola pake onez bizi?
-4-
Jaungoikoaren legek baztertu
zer esanik ez dotriņa,
aitortutzea lotsa duk baņan
ori dek egi gordiņa.
Alare bestek txarrak
ta onak gu bakarrak
ta gaņezka aundi griņa...
Oraindik ere konpondu leikek
alkar maiteko ba-giņa!!
-5-
Gure Jainkoak etzizkin egin
gizon arteko klaseak,
alaz guztiak asko gaņezka
eta geiago goseak.
Batzuntzako guzia.
Au al dek justizia?
Ta eziņean besteak...
Indar aundirik etziguk eman
aurtengo jornal baseak.
-6-
Peseta ere jaxten ari dek,
au zetorkidak gogora:
Itz politekin ez adi juan
zenbait sendiren albora.
Aurrak sarri, gaņezka,
ta nork jaso dek kezka...
Gastuak benetan gora.
Martxa onetan aurki libre dek
pastilla edo pildora.
-7-
Amerikano ta rusitarrak
pentsamentu bat buruan:
Beren gizonak lur ontatikan
Illargira nola juan.
Ta Txinako gosea
ez duk izan asea,
ta oiek gogoz gastuan...
Satelitetan botatzen dana
artu litekek munduan!
-8-
Negu partean futbola zegok
kinielak jokatutzeko,
langillearen bizi nai ori
amets gozo biurtzeko.
Joka zazute gogoz
sari ederrak dagoz
bizitza mudatutzeko...
Zenbat tonteri asmatzen diran
gizonak engaņatzeko!
-9-
Batzuentzako zorrotzak zeudek
mundu ontako legeak,
askoren ustez berak bakarrik
bai dituk jaun da jabeak.
Bekoari zigorra
astun eta gogorra
ta eziņean pobreak.
Aztuta zeudek danok gerala
Jaungoiko baten semeak!!
-10-
Nere laguna aitortu dizkit
biotzak esandakoak,
goguan izan berdiņak gaituk
beti goiko ta bekoak.
ŦAlkar maitatu beti
gauza danen gaņetikŧ.
Esan zian Jaungoikoak.
Baņan au aztu egin diagu
zoritxarrez mundukoak!!