San Jose-ren izena
Albizu, Gillermo
1
San José'ren izena
betea da oso,
orregatik nai nuke
al dedana jaso.
Izan zituen zazpi
oņaze ta gozo
guraso batentzako
ainbeste eraso
lurrean etzan bizi
izandu eroso.
2
Gure jatortasunez
bizitzeko eran
esaten dute nola
ibilia zeran.
Irakurri nai danak
artzeko aukeran;
dakien guzientzat
emengo izkeran
abesteko jartzea
nai nuke euskeran.
3
Orretarako bear
dedan ainbat argi,
arren, bial zaidazu
jar dezadan garbi.
Zuretzako artuta
ordu bat edo bi,
aste santu onetan
al dan ainbat egi
naitare ezin esan
nezake geiegi.
4
Langille bat izan zan
asia gazterik,
zintzogorik etzegon
iņun ikusterik.
Beti ibili oi zan
umil da presturik,
etzerizkion ondo
opor egiterik,
antzekorikan ezta
izandu besterik.
5
Lan sari irabazten
zuen arotzean,
betiko zer egiņa
ba-zuen etxean.
Estuasunarekin
iņor etortzean
danak zuten laguntza
artzaz beartzean,
berdin saiatutzen zan
toki arrotzean.
6
Zitun eginbearrak
ain ondo beterik,
garbitasuna etzun
nai izan uzterik.
Bere erlijioko
legea austerik
eztet nik okerrikan
egin zun uzterik,
urteak aurrera ta
etzun emazterik.
7
Berarekin eraman
zuen lore ua,
garbitasunak berez
duen liriua.
Santurik aundienen
mallara iua,
Belen'go uri artan
izan zan jaiua
guztiontzat ixpillu
degun judiua.
8
Iņor gabe zeguen
asieran Jauna,
bururatu zitzaion
bear zula ama.
Argatik egin zuen
lenego gizona;
bizitzeko lurralde
guzia emana,
alare etzun bete
berari esana.
9
Ixildu ziranean
alkar-izketatik,
abereak zituen
alde guztitatik.
Nunai agertutzen da
txar bat askotatik;
galdu giņan sugeak
zion izketatik,
baņa Jaunak ez gindun
utzi eskutatik.
10
Orduan esan zion:
suge deabrua,
asmatu dit nolatan
zanpatu burua.
Emakume batengan
jarririk gogua
ostera berentzeko
egin zun modua,
nai degunok orain jun
gindezke zerua.
11
Jaunak ala nai izan
zuen miraria,
neskatxa bat sortu zan
errurik gabia.
Jatorrizko obenan
kutsutik gordia,
ikusitzen dan argi
au bezin garbia
bere izena jarri
zioten Maria.
12
Iritxi nai badezu
ama izatera?
aingerua jetxia
zuen esatera.
Jaunak bialia nau
zuri galdetzera
orra, nik eman dizut
nere aditzera...
andre guztin artean
onetsia zera.
13
Amasei urterekin
ain zegon gaztia,
erantzuna izan zan
samin da tristia.
Senar gabe ezin ni
izan emaztia
komeni bada geldi
dedilla betia
Nereganako Jaunak
dun borondatia.
14
Mandatarian bidez
neskatx gazte baten
asi zan doairikan
aundiņak ematen.
Espiritu Santuan
lana da ikusten
or agiri da guri
zenbat nai diguten
Jaungoikoan semia
ekarri ziguten.
15
Guztia dezakenan
almenez egiņa
sinismenaren egiz
ikusten da baņa.
Gu ezkerade zuzen
esateko diņa
zu besterikan ezta
Ama ta Birjiņa,
guretzat babesa ta
goiko Erregiņa.
16
Ama ta seme ona
zaindutzeko emen,
gizonik apalena
billatua zuen.
Arrokerizko gaitzik
berekin etzuen
aingeruen esanak
egiten zituen
Jaunak okerrak nola
zuzentzen dituen!
17
Bere Andre Maria
eta Jesus'eri
alako erreparorik
ez beste ezeri.
Ainbestetan ziraden
onduan exeri,
igesteko garaian
etsaien jasari
jarraitutzen zioten
biak San Jose'ri.
18
Zeru-lurren jabea
ilko zuten larriz
lorik egin gabeko
gabak zenbat aldiz!
Asto bat artu eta
aldaturik erriz
jango bazuten lana
egiten zun berriz
bere arpegi dana
bustirik izardiz.
19
Maiatzeko illa da
Birjiņ Amarena
zuretzat gordetzen du
asten dan eguna.
Lanian gabiltzanok
jai artzen deguna
guretzako zu zera
zaindari onena,
San Jose Langillia
izandu ziņana.
20
Ogeigarren bertsoan
orain azkenian
eztet ixildu bear
erdi esanian.
Eskatu gabe kristau
danen izenian,
banan banan emendik
gu goazenian,
arren, oroitu zaitez
eriotz onian.
|