Zeru argian izan eztedin
Lertxundi, Joxe Mari
-1-
Zeru argian izan eztedin
bertsoekiko utsuna,
jartzera nua ta gaia ere
aukeran daukat batzuna.
Bil alditan nik tolosar baten
deadarra det entzuna,
orain orrixe jartzera noa
merezi dun erantzuna.
-2-
Eta dalako tolosar ori
dabil deadar egiņez,
bere biotza lertzen daukala
bi damagan maite miņez.
Ta dama oiek berori ere
maitatzen era berdiņez,
gauz txar bat dauka; bi oietatik
zein aukeratu jakin ez.
-3-
Izar kuttunak bereganatzen
ori berdidutzen gaizta,
beti norbaitek nai dion otsa
bertsotan beņepain maizta.
Orain aurretik Zaldibi'n zun bat,
orain Tolosa'n bi aizpa,
aukera ori nola lezaken
ni asko arritzen naiz-pa.
-4-
Orain bi neska bi neska maite ditu ta
len maite zuen bestia,
tamaņa ortako aukerarekin
asko izaten ezta.
Ainbeste gauza ta alare ola,
ori bai dala tristia!
beti zai nago ni noiz artuko
ezkondu dan albistia.
-5-
Aitatutako tolosar ori
degu Gillermo Albizu,
eta denbora pasa baņo len
egin nai dizut abixu.
Dama kuttunak nunai gaņezka
zuri agertzen zaizkitzu,
urak juatian presa egitia
aloerrik dala ba-kizu.
-6-
Ene, Guillermo, ezkongai zaude,
aurreratua edadez,
or ari zera, neskatxak nunai
aukeran dauzkat, esanez.
Dudik eztago lotan zaudela;
egiten dezula amets,
eta gerora esnatutzian
maite zaitunik baterez.
-7-
Ainbat maitale eduki eta
egon zu zauden bezela,
esaidazu esan, gertakizun au
iņun gertatu leikela.
Ta zuk diozun aukerarekin
sinistu dudan gaudela,
ala izatera zu onizkero
ezkondu ziņan bestela.
-8-
Leno banaka izaten ziņan
ta orain kolpez bitaņo,
diximuluan itzak sartu nai
norbaiti biotzeraņo.
Bestela ba-kit, aukerarikan
ezta izaterik ortako,
palta dezula jarrita obe
orrela jardunda baņo.
-9-
Ene, Gillermo, nik ikusten det
zu nola zauden galaian,
gustokorikan iņun billatu
etzendulako garaian.
Ni nola beti ibiltzen naizen
iņori lagundu naian,
nai bazenduke, itxurazkoak,
iru ba-dakizkit Aia'n.
-10-
Esan bezela, zure galgara,
Aia'n daude iru neska,
bizimoduan zintzoak eta
maitetasunez gaņezka.
Nere kontua gezurra ote dan
baldin badaukazu kezka,
besteak berdin esango dute
asten bazera galdezka.
-11-
Iduritzen zait zu orkoekin
ote zabiltzan ikaraz,
emengo batek zure gogoak
beteko ditu naikeraz.
Zintzo, jatorrak, bizimoduan,
ta itzegiņaz euskeraz,
zuk bear dezun moduko ori
oraintxe dezu aukeraz.