Munduaren azkena
Lertxundi, Joxe Mari
Aitortutzen det nere usteak
oker atera leizkena,
baiņa zirika hasia daukat
kontzientzian eztena.
Nere iritzia agertuko det,
ez det jarri nahi bestena,
iruditzen zait laister ote dan
mundu zar onen-azkena.
Apaiz jaun batek Telebistatik
ala zion bein batean,
munduak zeukan iraupenaren
xeetasunak ematean;
bere azkena noiz izango zan
an galdera egitean
erantzun zuan: ĢEz da izango
beste sei milla urteanģ.
Sei milla urtean ez da izango,
oso errez da esaten,
gauza batzuek jarriko ditut
guztiok jakin ditzaten.
Mundu osoa aurkitutzen da
nastualdi gogor baten,
luzatutzeko tankera txarra
ez-al du honek ematen?
Ori entzunik ni hasi nintzan
nere barrua kezkatzen,
eta orrentzat erantzun auxe
gogoak zidan eskatzen.
Zertan jardun da Telebistatik
entzule danak tentatzen,
esaera zarrak egi dirala
ez al du orrek pentsatzen.
Erri bakoitzez, taberna, dendak,
jarritzean ateero,
mendi guztiak bide-zabalez
erabat bete ta gero,
esaera batek zer dion garbi
jarriko det onezkero:
Ģazkena gertu dala sinistu
oiek gertatu ezkeroģ
Gizon, abere, arrai , egazti,
jaki kutsutuz pentsutu,
bide, taberna, dendak gaiņezka
ta emakumeak antzutu.
Aurrerapenak daukan indarrez
guztiok gaitu bentzutu;
oiek guztiak ikusi arren
ezin gerade zentzutu
Aurrerapenak sortzen gizonak
asieratik jakin du,
baiņa orien ondorioa
orain zuzendu-ezin du:
aizea, lurrak, erreka, ibaiak;
ta itxasoak zikindu,
bide ontatik jarraitzekotan
mundu onenak egin du.
Antikristoa etorri dala
garbi gentzake ikusi,
gizon gerenak buruz aurrera
ondasunengana jauzi;
or lortzeko gaur egiten da
ainbeste gauza itxusi,
orretxen morroi dago gizona,
dirua gure nagusi.
Atomikazko lerkariekin
bazter guztiak beteta,
izarrik-izar gelditu gabe
beste ainbeste trepeta.
Mundu onetan zer gerta leiken
danok beldurrez gaude-ta,
gizonak laister entzun bear du
aingeruaren tronpeta.
Mundutar danok bear genduke
-alkarrentzako oparo,
baiņa doai au, zoritxarrean,
gugandik urruti dago.
Era onetan egin gentzake
jarraitu emen luzaro,
abailla ontan meande bat geio,
ezin munduak igaro.