Izazpi'ri erantzuna
Albizu, Gillermo
Bertso batzuek agertu dira
izenpetuak ĢIzazpi'kģ,
lagun zar batek kantatu dizkit,
gero beste amazazpik.
Apaiz orretxek lengo askoren
tankera aundirik ez dik,
Jainkoa eta aurren aitzekin
andereņoan atzetik.
Gaur zenbat buru, ainbat aburu,
edo nai bada iritzi,
olako aukera datorrenean
esan gabe ezin utzi.
Mudantza aundiak espero dira
emen biar edo etzi,
gu konpontzera bigarren aldiz
Jainkoak bearko jetxi.
Eguzki bero, illargi otza
izar dizdiratzailliak,
ta gauden lur au, orain artean
mudantz gabe ibilliak.
Santson bezela gu indartuko
baldin bagiņu illiak,
gure mende egon bearko luke
guzti oien Egilliak.
Apaiz jaun batek' bete nai badu
abogaduan utsuna,
argi ta garbi eman bear du
egitazko erantzuna.
Ta andereņoak ba-daki ondo,
ezpada oso zuntzuna,
Erlijioan oiņarritua
dagola gizatasuna.
Ez det pentsatzen Euskalerrian
andereņorik badanik,
emen daukagun erlijioa
nola dan ez dakianik.
Guraso eta gotzai buruak
aur ezitzea emanik,
ume txikiei erakusteko
ez ote dute almenik?
Erlijioa erakusteko
or dagoala eliza,
sinismen biziz Jesus'i deika,
gora jasorik kaliza.
Dana gezurra dala esanaz
asitzen bada apaiza,
beste mundura joan baiņo len
merezi luke paliza.
Ez dakit nungo ordena duten
lengo jazkerak kentzeko,
batzuk oraindik badarabilte,
ez dira danak artzeko.
Sermoi ta kantun gogorik ezta,
gutxigo errezatzeko,
nunbait bildurra dute erorita
elizak azpin artzeko.
Azer morroiak dauden makutsik
oitura zarrei eusteko,
fedea galdu ote dute ola
Kristo'n esanak uzteko?
Gaur errez data, pestarik pesta
dabiltz batekoik besteko,
zeiņen dotriņa ote daukate
besteri erakusteko?
Danok dakigu udan loreak
bearrezko dula intza,
gizonak berdin animarentzat
Jaungoiko santuan itza.
Beroien esku artu dutenak
aur ezieran egintza,
txiki diranei pixkabanaka
egin ditezela mintza.
Oso joera bildurgarriak
ba-ditu demoniņuak,
bolara ontan apaiz askori
jartzen dizkien laiņuak...
Zeiņek neurtu mingain batekin
egin lezazken daiņuak,
aurtxo maitean kupira izan
zazute, andereņuak.
Ikastolen zai egondu giņan
oso denbora luzean,
eta azkenik iritzi ziran
Elizaren babesean.
Bestela etzegon idekitzerik
orrela izan ezean,
berriz ekaitza ba-datorkigu
arrotu zaigun aizean.
Esaera auxe aspaldikoa
ĢEuskaldun bezin fededunģ,
erakusten du gutar bakoitzak
nolakoa izan bear dun.
Euskalerriko kondaira ortan
ondo ikasi baigendun,
bere Jaungoiko bakarrarengan
zer sinismena izan dun.
Berdin pentsatzen duten pertsonak
munduan bi ez dauzkatzu,
baiņa zuk ala nai bazenduke
lagun bat emen naukazu.
ĢIzazpiģ apaiz bertsolaria,
arren aditu zaidazu,
geitxo esanda utsegin badet
barkatu bear didazu.