Eskutitz atsegin bat
Albizu, Guillermo
-1-
Eskutitz atsegin bat
det artu berria,
bidali al baneza
nere irudia.
Bolara ontan nago
erdi elbarria,
jokatu gabetandik
naiko loteria
nere bizkar gaņera
ba-da eroria.
-2-
Egun batez nintzaden
oso izerditu,
akordatutzerako
oztuta gelditu.
Nik ibili egin nai,
ta ezin mugitu,
gizonak oso almen
urriak baititu,
neukan osasuna ara
azkar erdibitu.
-3-
Arnasbide guziak
zitzaizkidan itxi,
zutik doi doia nintzan
gelara iritxi.
Eman didan jipoiak
ederki enau utzi,
gogorrenaizandare
batek bear etsi,
larri ibilita baņa
oraindik naiz bizi.
-4-
Iņork eztu ikusten
bestek daukan miņik,
ezta medikurikan
ta ori dakiņik.
Esanarren enien
sinistu-azi nik,
askoren oņazea
zenbat dan jakiņik.
askoren oņazea
zenbat dan jakiņik.
berritan elegoke
sendatu ezinik.
-5-
Neri sendagai batzuk
eman zizkidaten,
baita saiatu ere
aginduk egiten.
Artzeko nagikeriz
ni enaiz egoten,
kontuz ibiliarren
lanean da jaten,
etorri bezin aixa
gaitza ezta joaten.
-6-
Miatu nautenean
ŦRaios Ekitzekinŧ.
sari ederra arkitu
didate nerekin.
Aurrenetik nola asi
ezpaizuten jakin,
au eztago kentzerik
gatza ta urakin...
oiean egon bear
daukaten pleurakin!
-7-
Soņu beldurgarriak
dauzkat saiatsian,
kutxa minberatzen zait
arnasa artzian.
Indiziua sarri
dator orratzián,
mojatxuak dabiltza
erlien antzian,
jartzeko toki billa
nere gorputzian.
-8-
Bururik ezin jaso,
ankak berriz narrats,
etengabeko antsiz
egun eta arrats.
Oņazez dagoana
beti dago garratz,
sartu baņo lenago
orrenbeste orratz
kasik bukatu obe
luke batek, orratx!
-9-
Arnasik ezin artu,
barrendikan miņa,
morkotsakin bezela
zulatua gaņa.
Olako egoera
ezta atsegiņa,
neretzat gurutze au
astuna da baņa,
pazientziz eraman
nai det alegiņa.
-10-
Guzion Ama zeran
Birjiņa Maria,
maitasunezko itxaso
ondorik gabia.
Semia dezu zeru-
lurreko jabia,
eskeņitzen dizutet
nere naigabia,
luzatu gabe goruntz
nai nuke abia.
-11-
Ezur eta mamizko
degun soin ergela,
iņoiz iruditzen da
zerbait ba-gerala.
Izkutatu bearra
degu bereala,
eze dagon ostoa
laister da orbela,
gure bizia ere
dijoa orrela.
-12-
Usterik gutxiņean
ba-dator ozkia,
kaltegarri zait otza,
berdin eguzkia.
Jankaia aragi erre
eta barazkia,
ontan pasako balitz
daukaten gaizkia,
aterako det nola
nagon argazkia.
|