Ahotz abil bat...
1
Ahotz abil bat bada, plazan, Bardoztarra:
Ihizin ibiltzeko zakhur bat beharra...
Adinez ez delarik oraino zaharra,
Erbi baten hiltzeko da partikularra!...
Tralalala la la, tralala la la...
Erbi baten hiltzeko da partikularra...
2
Mintzatu izan dute jaun ihiztaria:
Jan nahia zutela harek hil erbia...
Ase ditu eginik saltsa bat handia:
Auzotik ebatsirik gathu bat eria...
Tralalala...
Auzotik ebatsirik... eria
3
Toki ederrean da Zikite-Karrika...
Ihiztariak ere han bere fabrika,
Gathua han zabilan noizian-behinka:
Borthan harrapatu du, mailu ukhaldika...
Tralala la la...
Borthan... ukhaldika...
4
Hil eta ezarri du dilindan krakotik,
Odola zariola beharri zilhotik...
Bai-eta' re larrutu borthak zerraturik...
Nehun ez da holako gathu burregorik!...
Tralalala la la...
Nehun ez da... burregorik...
5
Bazen frantses, espagnol, italianoa
Azken hunek baitzuen tiatu burua
Erranez kuŕritua zuela mundua:
Saltsan hatcheman gabe holako gostua...
Tralalala la la...
Saltsan hatcheman... gostua...
6
Gathuaren phizua hameka libera
Laurden bat gehiago untsa phizatzera...
Sei lagunek jateko bazuten sobera...
Getharioa dena emanik barnera...
Tralalala la la...
Getharioa dena emanik barnera.