Aita Sebastian Mendiburu'ri
Lexoti
1
Milla bederatzi eun urte pasiak
gañera ogeita biyan,
funziyo eder bat ikusi degu
guk Oyartzungo erriyan.
Aita Sebastian Mendiburu'ren
oso oroipen aundiyan,
erregututzen asi gaitezen
gustoz akorda dediyan.
2
Aita Sebastian Mendiburu'ren
funziyo aundiya nola dan,
kantak jartzera gogoratuzat
neri oraingo boladan.
Orretarako laguntza nola
beragandikan bear dedan,
itz neurtu batzuak ipiñitzeko
orain bera orren onraran.
3
Esan dirate Aita, Aizpurua oro
onuntza etorriya dala,
ori ikustiagatik parte etorri naiz
etzan seguru bestele.
Sermoi eder bat orrek egindu
aingeru batak bezela,
gure Jainkuak bere eskutik
beti iduki dezala.
4
Mendiburu'ren izenaz ez geunden
erriya onetan aztuak,
desioa ere bagenduan da
kunplitu dira gastuak.
Txit borondatez egin dituzte
orretarako gastuak,
gora au emon fundatu duten
erritar gizon prestuak.
5
Guraso zarrak erakutsi zuten
nola zan anaitasuna,
gizon prestuak agertu dute
alkarren maitetasuna.
Don Rafael Pikabean bidez
auxen da edertasuna,
gure Jainkuak diyola arren
urte askoko osasuna.
6
Edertasuna ortaz jende asko da
gaur emen gustatua,
enpeñatu dira ere gure Kabildo
eta Ayantamentua.
Askok bezela baldin bana nik
interesaz aumentua,
orren alboan jarriko nuke,
Lartaunen estatua.
Mendiburu orren ¡zona zegon
txoko txokuan utzita,
iñor oroituko etzala ere
¡ya iya negon etzita.
Don Rafael Pikabea etzegon
Aita orretaz antzita,
' Zei ura berak sartu dezala
doá¡ guz¡yaz jantzita.
Aita Mendiburu inaguratzén
dirade gaur emen as¡,
modu ontako edertasunik
sekulan ez det ikusi.
Lafitte jaunak ere egindu ,
ozin konta ala nobl(r)zi,
milla esker guziyoi osasunakiñ
orain danok ondo bizi.
9
Abuztuaren' bostgarrena da
`eguná au señalamente,
orri askotako personak emen
bisita egin digute.
Den Rafael bera ere bai
gañera ainbeste jende,
Aita Mendiburu onratzen
atsegiñ eman diyote.
10
Ejonplo bat nik ipiñitzen det
oraiñ oroitzen naizala, .
gizoni prestu bat izan dalako
leyala eta serbitzala.
Aita Mendiburu guk gaur emen
onratzen degun bezala,
egunen batez Zeruan berak
gu ore onratu gaitzala.