Aizarna'ko erretore jaun prestuari
Albizu, Guillermo
1
Liburutegi apain batean
usterik gutxienean,
Idaztitxo bat arkitua det
Atxaga'ren izenean.
Gaztetxoentzat itzegiten du
ain jarduera onean,
Orrelakorik etzan izaten
gu txikiak giņanean...
San Juan sura inguratuta
saltoka genbiltzanean!
2
Naiz utzi bear izanagatik
sor-leku maitagarria,
Zure burutik artu zenduen
erabaki bat berria.
Gazte gazterik aukeraturik
zeruko bide garbia,
Ikaskintza asko egin ondoren
ase zendun egarria,
Euskaldunentzat gaur azaldurik
liburu zoragarria.
3
Aurtzaro aldia igaro eta
giza ertzera irixtean,
Zer egin bear duen eztaki;
bat gaztetxo da artean!
Ikasteko ezer gutxi izan da
oraindaņo bitartean,
Aita ta Ama lotuak berriz
eginkizunen tartean,
Guzia, garbi jarri diozu
euskera eder batean.
4
Izugarrizko aldea dala
zori onetik txarrera,
Nai izan dezu ikas dezaten
danak era xamurrera.
Gogorrago zan garbi bateko
erakusleen jarrera,
Laņo azpian osiņ artera
egin eztezan sarrera,
Arkumetxoak bide onetik
artu dituzu larrera.
5
Irakur-gaiei izenburutzat
jarri diozu "Gaztetxo",
Bizi ontako udaberrian
ba-dalako zenbait lantxo.
Batzuek nekez esnatzen dira;
eta beste batzuk lantxo,
Azkarregia kalterako da;
ezer gutxi dator mantxo,
Zure lan ortan bear eztanik
ezta agiri ezertxo.
6
Aizarna erriņ egiten dezu
Erretorean itzala,
Ba-zenekizun gaztetxoentzat
liburu bat palta zala.
Guziz garbiro esango dizut
ikustez poztu nintzala;
Orriak egi mamitsuz eta
txuri, beltz, gorri, azala,
Urte askoan jarrai olaxe
artzai idazle bezela!
7
Mixiolari euskaldun asko
urruti jun izan dira,
Jesukristo'ren lege santua
eraman naiean ara.
Bertan, askotan, aita on oien
premian izaten gera,
Asi gaitezen utziak geran
idazkieri begira,
Zerbait letuta mamitasun geio
sar dedin Euskalerrira.
8
On Migel jauna, agurtutzeko,
auxe beaizut eskatu,
Oin lokarriak lotzeko-re ez naiz,
baņa itz ontaz oroitu.
Aizarnatikan artu dituzun
asmo oneri jarraitu;
Orretarako dezun argia
ez bedi illun gelditu...
Gaur edo biar Zeruko Aitak
ondo sarituko zaitu.