Nere aingeru
Lazcoz, Javier
Nere aingeru, lagun ona,
on zait agur zuri eman
argitzian goizirik
baita ilunabarrian.
Beste aingeruen artean
zu ere berexia
an zaude gain-gaņean
Yaungoikoa'ren ondean?
Duten guzie mainuke
ikes nizan neronek
aingeru en landarioak
zerutar bezalakoak.
Errexiņula kantari
entzun ta, xoratzen naiz,
zer litzeke aitu ta
aingeruen soņu alai.
Zuen abesle ederrak ni
erdiesteko ezpanaiz,
izan bedi nere kantua
aur ta xoriena iduriz.
|