[Bertsotan]
Lazkano, Imanol - Agirre, Joxe
(Lazk.)
Mundu au ez al da gero
euskaldun danen kaiola
ikusitzen da euskerarikan (?)
leiotatikan daiola.
Benetan gauza gozotzat daukat
nik biotzeko Loiola,
euakaldun zarren jatortasuna
ikusten da ba-dagola.
(Agi.)
Nik ere nere ez jakiņean
nai nun xamur itz egin,
gaur txoko ontan gozatzen degu
nai dan ainbeste atsegin.
Aurrera ere billera auek
olaxen sarritan egin,
gure antziņako oiturarekin
iņortxo aztu ez dedin.
Berealaxe emango det nik
gaurko nere parezera,
ikusitzen det au jutetikan
gaur datorkigun galera.
Azkeneraiņo jatxi ez dedin
Euskalerria gaiņ bera,
utzi dezagun politika ta
maite dezagun euskera.
Onetxek baiņo bildur geiago
ez dit ematen ezerke.
Zertako gera gu entzuleak,
au galduko ba'litzake?
Ni, beintzat, beste ezertxo gabe
penaz lertuko nintzake:
euskerik ez dan Euskalerria
negargarria litzake.
Esan diteke gu geradela
euskeraren gidariek,
gure andikan lertutzen dira
izkuntz onen, mirariak.
Au zerukoai egindu zion
otoitz mardul ta ugariak,
fede ortantxe jarrai dezagun
euskaldun bertsolariak.
Euskeraganako maitetasuna
guk ez degu apartean,
gaur asko galduta baldin baude
gazte askoren partean.
Bertako seme alabak asko
erderaz aua betean:
gauza onikan ez da izango
ola gabiltzan artean.
Esan diteke kasik gaudela
gende exkax ta txepela,
sarri askotan ikusitzean
ikusten diran bezela.
Asko ta askok egin nai degu
kastillanuen papela;
zenbait lekutan esan diteke
Andaluzian gaudela.
Nola etzaigu ba saminduko
sarri ikusi biotzean,
gure (i) erriak askotan ez du
euskalerrian antzikan.
Gazte buruak miņ asko ez du
ta ikusten gero gaitzikan
orain dauden seme-alaba askok
papel au galtzen lotsikan.
(Lazk.)
Mundua bustitzen du zeruko euriak,
eta ortatik datoz jure janariak,
larri ikusten ditut pagotx ta gariak,
aurten ikusteko gaude ixtillu gorriak.
(Lazk.)
Bista ando izan da eziņ ikusia
ondo pentsatzen jarrita, ai Ązer desgrazia!
eta lur arterako gauza itxusia,
mundua orrekin dago ondatzen asia.
(Lazk.)
Artzaiak pasatzen du amaika disgustu
piņuak sartu eta barrutiak estu,
uzten baiņo lenago larre danak moztu,
ardiak plakatu-ta karteratak ustu.
(Lazk.)
Esan lotsarik gabe "euskaldunak gera"
aurki emango diot nere parezera;
badakigu kontratik datorren galera,
gure Euskalerria dijoa gainbera.
(Ag.) (Punto-jartzaillea: Aita Anton Zabala, S. J.)
Gure bazterrak baiņon obiak nun daude,
Ontan naizen kasoan, esan beizut aure,
emen jendia bizi da ondo te dotore,
geu jaiotako lurrian gu pozikan gaude.
(Agir.)
Gu ilko gera baiņo badatoz bestiak;
oiek ez dira guretzat aiņ berri tristiak,
pena ematen du munduak bakarrik utziak,
zarrak dijoazteneko ber dute gaztiak.
(Agir.)
Iņork ez du gogorik gazterik iltzeko,
eta gauza ori gaiņa ez da (i) arritzeko;
bestaldian zer dagon ez dakiu guretzako,
nik beintzat desiua bertan ibiltzeko.
(Agir.)
Euskaldun gera eta beti nai degu izan,
orregatiakan gabiltza gaur olako gixan;
oingo billera au ere emen komeni zan,
au ez dedilla galdu utsaren peskixan.
(Lazk.)
Emen ustetan jokatu degu
gizon jatorraren gixa,
ala ta gaztiz ondo egite ori
ez da etorritzen aixa.
Oraingoakin bukatuko da
gaurko bertsuen peskixa;
nun bizi geran badakizute
ta berriz ere abixa.
(Agir.)
Gaur onuntzara etorritzea
geuretzat degu mesere;
badakizute (i) etxian negola
ez dala ikusten ezerre.
Ta gaurko atsalde zoragarri au
eziņ aztu iņolaz ere;
ondo pagatzen bagaituztegu,
etorriko gera berriz ere.