Nere baserria
Laureta
Mugarra'ri bizkarka,
Aramotz mendia,
mendi onen aldapan
nere baserria:
aurtzaro maitearen
ikusle mingia,
zein gomutagarri yat
bere irudia!
Arte biren keizpean,
arpegiz mendira,
urteen aztagaitik
tente agiri da,
juandako denporari
lerdenki begira:
bere arma senduak
sekulako dira.
Ilbitz legor meta bi
atari aurrean,
oillotegi betea
atzeko aldean;
ur ezti preskuakin
oxin bat oiņean,
arlanduzko askea
oxinen ertzean.
Bertatik urrin barik
landa ta soluak,
euren inguruetan
sagasti-arluak,
mendirantza ezkero,
aritz ta paguak,
ta batez be gaur-gero
millaka piņuak.
Aize garbia legez
urko mendietan
oitura garbienak
bertako auzoetan;
asaben ereduak
jarraituz benetan,
Kristo'n irakatsiak
euren biotzetan.
Euskal baserri onen
bizkera goxuan
urterik samurrenak
igaro nituan;
bere altzo bigunean
len loa, egin nuan,
nire lenen negarra
berak entzun zuan.
Goxuak izan ziran
etxeko urtiak,
baiņa laburtu zitun
Jainkuaren naiak...
Amabi urte nituan,
betetu barriak,
deitu ninduanean
Altsuaren deiak.
Maite dau, oso maite,
txoriak kabia,
maiteago nuan nik
nire beserria.
Baiņa nola ezetsi
Jainkuaren deia...?
Berari jarrai, itxi
neban sortetxia.
Agur, baserri eta
zure pozkariak...!
Zugan zabaldu nitun
mundura begiak,
ta ortxe naiko nuan
zitezela itxiak,
ez bazian urrindu
gure bizpidiak.
Amaitu dira nitzat
zure ixil-autuak,
zugaz igaro nitun
une ain goxuak.
Opari au eskatu
dausku Jaungoikuak
ez daiguzan irauli
Bere egia goguak.
Zugandik artu neban,
euskal baserria,
zanetan darabildan
eusko odol garbia.
Ordaindu dagizudan
ainbesteko emoia,
nire izatea zutzat
bedi aintzagarria.
|