On-Pedro
Latierro, L.
¿Izandu alda iñoiz edo beiñ
azturiasko partian?
jakiñ nai nuke beorrengandik
nolako lekubak diran
ez nau pakian senarrak uzten
orishen jakiñ artian
ezun biardit denborik badu
oraiñ juanik birian
-Paraje ederrak dira an-ere
emen bezela mendiyak
sagar arbolak kupelateyak
gañera cherri tokiyak
ganadu ona lur lanerako
ederrak ditu zelayak
diruba erresh irabazten du
an zidan nekazariyak
-Ara juan naidu nere senarrak
ez dakit jauna zergatik
chit, nekatuba arkitzen dala
orishen neronek dakit
gañera berriz emengo lanak
ezdauka irkabazirik
¿nola demontre biziko gera
nola atera zorr-petik?
-Kondiziyuak nola dauzka
nagusiyekiñ ¿erdira?...
ari liteke gogoz lanian
ezkasaguak oidira
urte osuan jator lanian
ontazako baten aldera
eta oin beste ez duten azko
parajietan badira
Ogi legorra sardiña zarra
pitarra euzuan gañera
goizetik arrats gogor lanian
tripa charraren aldera.
-Arrazoi dauka On-Pedro jauna
neronek ere badaki
zeiñ eta nola non ari diran
preziyo ortan gogotik
bañan aibeza ezan biayot
nere biyots biyotzetik
orla lanian jardun danari
ez diyot inbiriyarik
ezdu izango urte joanian
neronek chit ondo dakit
kucha zarrian ontzako zarrak
ta dozenaka alkandorik.