Aitona jatorra
Latierro, L.
Pachiku Mochak arbol batian
ikusirikan bost chori
oroitu zayo arrapatzia
gausak onela diruri,
chori gashuak arbol gañean
poses ai ziran kantari
oroitu gabe beren mokuak
zirala errukigarri;
egatudute arboletikan
nor bere alde ain larri
selatzen segon Pachiku Mochak
segitu diyo denari,
bere Aitona zelai lanian
jator eldurik lanari
iñoiz edo beiñ pipa pishturik
bere moduban kantari,
non ikusi dun bere illoba
segika chori onari;
sakarturikan gure Aitona
oju egiñaz berari
¿zer pentzatzendek kashkogorriya?
¡utzi chori gashuari!...,
zer kulpa zeukak animaliyak
orren tontua izana i...
danak batian ¿arrapatunai?
ezin litekek ez ori
lendabiziko bat arrapasak
utzi gañerakuari,
gero denbora badaukak berdiñ.
entzun nasak ondo neri;
banaka ere badaukak lana
segitu gabe danari.
...................
Esaerazar zarretakua
Pachiku ondo ikasi,
beñere gaitzik ikusten badek
albada egin igesi,
chori gashuak erakutzidik
tonto tsarra nola bizi,
bat eskuchuan obia godek
ez eun egan igesi.