Jende jatorra daukagu Aian
Lasarte
Jende jatorra daukagu Aian
lehen ere halaxe esan da;
ezagutzen det gazte denboran
hemen bizitu nintzan da;
bihotz haundiko herria zera
zu hitz batean esanda
zergatik maite nazu hainbeste
ni ezerez bat izanda.
Hau egunaren edertasuna,
hau pozaren txoramena;
nahiz eta jakin ni ez nintzala
hainbat merezi nuena;
bainan badakit Aiak ahal dana
bihotzez egin duena,
bedeinka zazu herri polit hau
Aita zeruan zaudena.
Lehendabiziko eskertzen ditut
jai hau eratu dutenak
eta hurrengo lan guztietan
parte hartu dezutenak;
zer esanik ez ni erregaliz
hola jantzi nazutenak,
danok zerate esker beroak
merezi dituzutenak.
Euskal Herrian lagun maiteak
baditu alde danetan,
hau baino gauza haundiagorik
zer leike mundu honetan;
agur anaiak agur arrebak
hitzikan goxoenetan,
lelai portatzen zeratelako
maite zaituztet benetan.