Arrolamendi'ko lorea
Larreategi ta Oruna, Luken
(Nere ama zanari, bere eriotz egunean)
Abenduak 25. Eguberri eguna.
Askorentzat alaitsu; guretzat tamala
Gure kuttun zan amatxok,
emendik iges egin diguna!
Oņati'ko KORTA'n jaio ziņan,
Legazpia'ko ARROLA'n azi.
Ezkondu ezkero, ainbat erritan...
da gaur; ELGOIBAR'en bizia utzi!
Mundu txoro-kaxkal ontan,
zenbat oņaze igaro dituzun...
orain, ondo bizi ziņanean,
jun zera, gugandik urrun!
Jainkoak, nolabait, deitu dizu:
MARIA, ia, etor zure tokira
eta gu, samiņez utzirik,
egaz egin dezu Donokira.
An arkituko ziņan aitarekin,
anai-arreba, danak maiteak,
ta sendiko izanik aspaldi
aldegin zuten arbasoakin!
Agur! Arrolamendi'ko lorea
emen izan genduan ama maitea!