Arno-ate'ko ardi txuria
Larreategi, Luken
Arno-Ate'ko ardi txuria,
etzanda sagarrondo'pean.
Eguzki errekorrari igeska,
ote zaude, or, itzalean?
Sagarrondo'ko ardi etzana,
zergatik, baņo, bakarrik,
zure taldeko lagunak,
piņuri abaroan egonik?
Asarratu egin zera nunbait,
inguruko adiskideekin,
edo ituntasun ixilla,
barnetik kendu ezin?
Nere ustez, zuk, ez dezu
gaurko beroaren akiakula.
Esango nuke, naigabe batek,
ziaro minberatzen zaitula.
Bai. Txabolan entzuten-da,
bildotsen BEE negartia.
Ziur, oietakoren bat, dezu
zure erraietako zatia!
Gizagaixoak! Jaio orduko
espetxeratzen dituzte,
arakiņaren aizto zitalak,
bizitz laburra ebaki arte!
|