Mugertarrer...
Landart, Daniel
1
Mendi baten kaxkoan, Mugerre herria,
Behar den bezela da, fermuki jarria.
Orotarat behatuz, du bixta haundia...
Gora den kurutzeaz, betitik zaindia!
2
Donoztirin egonik, naiz hunat heldia,
Zinez ederra baita, holako tokia.
Biziki xarmanta da, hemengo jendia.
Eta eremaiten dut, goxoki bizia!
3
Mugerreko jendeak, ongi etorria,
Egiten du guzier, hori da egia.
Eni erran zautaten: To, adixkidia,
Haugi gurekin haugi, luzatuz eskia.
4
Mugerren egonki ta, Baionan lanean,
Irria ezpainetan, goxo bihotzean...
Haize hegoa lagun, biloak airean,
Goazen beti aintzina, omore onean!...
5
Ene adixkidea, Mugertar gaztea,
Elgar lagun dezagun, ta elgar sustenga.
Ajmodio ezti bat, oi lagun maitea,
Atxikiz bihotzean, dugun elgar maita!