Herriko nexkatxak
Landart, Daniel
1
Gure herriko nexkatxak
Dire biziki pollitak
Xoratzen dute herria
Eta mutiko gaztia!
2
Behar zinuzten ikusi
Gure pesta egunetan
Zonbeit ziren harrigarri
Akituak; bethi dantzan!...
3
Arropa armez bezti
Xapela buru gainean
Matela, ezpainak gorri
Gogo bihotzak airean...
4
Irriņoa ezpainetan
Begiak dirdir, daldaran
Zangoak arin, farandan
Bada loria pestetan!
5
Gure herriko nexkatxak
Izan diten plantakoak
Ta behar bezelakoak
Lagun ditzala Jainkoak!
|