Berantegi
Landart, Daniel
1
Martxalin oi Martxalin,
Ez otoi neri egin
Gauaz irri eztirik
Edo begi-keinurik!
2
Gazte ginelarikan,
Biak elgarrekilan
Irriz kantuz ta jantzan
Urus haginabiltzan!
3
Bainan, bainan geroztik
Gertatu da bertzerik...
Ontsa engenaturik,
Utzi nauzu bakarrik!
4
Martxalin oi Martxalin,
Ez otoi neri egin
Gauaz irri eztirik
Edo begi-keinurik!
5
Ederra zen, ederra,
Zuk hautatu senarra
6
Bi urteren buruko
Joan zaitzu betiko!
7
Eta orai, Martxalin,
Urustasunik gabe,
Ez dakizu zer egin;
Ta zira dohakabe!
8
Martxalin oi Martxalin,
Ez otoi neri egin
Gauaz irri eztirik
Edo begi-keinurik!
9
Erranen dut garbiki:
Orai da berantegi.
Nik ere bertze bati
Ezkoniza dut eskaini.
10
Martxalin oi Martxalin.
Ez otoi neri egin
Gauaz irri eztirik
Edo begi keinurik!
11
Debaldetan litazke
Debaldetan litazke!
|