inprimatu
Khantatzen hasten nuru ez aratzou gabe
Izenburua:
Khantatzen hasten nuru ez aratzou gabe
Sinadura:
Lahuntsegoity
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lahuntsegoity

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1906
Argitalpenaren urtea:
[20]
Alea:
48.zk.
Orrialdea:
4

Khantatzen hasten nuzu ez arazou gabe

 

Lahuntsegoity

 

 1

 

 Khantatzen hasten nuzu ez arazou gabe

 Jokulari ederrek merechi beitie

 Ordiñarbeko herria ohoratu die

 Bere egin ahala eder beitie

 Holako gizonak bekhan dirade.

 

 2

 

 Sei lagun gizon plazala zeiku jin

 Bihotzetik beitegu egin hounki jin

 Jaoun horien heben ikhoustia desiatzengunian

 Horien fama handia entzuten beikunin

 Ara sinhetsi tugu ikhousi tugunin.

 

 3

 

 Bakhotcha bere alde plazan jari dia

 Batek gibela eta bestek aitzinia

 Han da gero agertu gizonen photeria

 Besouak zalhu eta erre begia

 Erran dezagun biba Uchkaldun semia.

 

 4

 

 Uchkalduna pelotan mundu ororen naousi

 Ezagutia dago sekulaz gerozti

 Jinkouak emanik dohaiñ houa hari

 Goure egin ahalaz behar da sustengi

 Ouhoure egiteko uchkal herriari.

 

 5

 

 Felizitatzen zutiegu pelotari ederrak

 Mintzazi dutuzie egun bazterrak

 Orai ikhousi dugu badirela hebenere gizonak

 Beretaz guzietan odol dienak

 Iratzar bite orai lo dagotzanak.

 

 6

 

 Hountan baratzen nuzu aitzina jouan gabe

 Choilki agitzen beniz lagunikan gabe

 Artikuliaren igorlia zu bazuntut hebe

 Lanaren urhentzeko behara banuke

 Laguneki bersetka hanitch beitut maite.

 


inprimatu