Oxobi-ri azken agurra
Labegerie, Mixel
1
Mendiak bethe elhurrez, begitarteak nigarrez;
Otsaileko goiz izotza iguzkiaren dirdirez;
Zure begi hetsiak azken lo ametsez.
2
Aingeru hegal icthil bal jin zauzu bilha gau batez,
Eta orai iduri du, haize hegoa entzunez,
Intzirika dagola Eskuara oinazez...
3
Oinazaz... ez baitzituen zu bezalako seme bi
Apaindu duzu bertsutan, ahtchiki duzu, Oxobi,
Goiko mendian sortu ura bezain garbi.
4
Bi begietan chimichtak boza dena ihurtzuri,
Azaletik oso beltza, bainan barnez uso churi,
Lehengo profeta bat zinuen iduri.
5
Zeruetarat heltzean, idekitzekao athea,
Han zinuen bai Maria, han Zurginaren semea,
Eskual olerkarien, Oxobi, printzea!
6
Han zintuen, maitatuak, Leoina eta Astoko,
Acheri eta Jaun Bele, Bildotcha eta Otsoko,
Behintzat adichkide, zure agurtzeko...
7
Mendiak dire elhurrez, zure lanak bururatu.
Bere fruituak emanik zuhaitz zatarra kraskatu,
Eta eskua lurrean betikotz pausatu.
8
Mendiak bethe elhurrez, begitarteak nigarrez,
Otsaileko goiz izotza iguzkiaren dirdirez,
Zure begi handiak zeruko ametsez.