Loyolako langilleen kanta
KANTARTEA:
Ekiņ, ekiņ, matillak,
Gogo onarekiņ;
Lanik gogorrenari
Ekiņ, ekiņ, ekiņ.
KANTALDIAK:
Aita San Ignaziyo
Euskaldunen Aita
Daukazuna Jesusen
Bandera irikita
Ara gu zure mende
Osoan jarrita
Zure eche goitzea
Pozik jarraikita.
Gure aitonen aitak
Ta ayen gurasuak
Kristau gizon prestubak
On ta indartsuak
ĄZenbat aldiz emenche
Oņ eta besuak
Arrimatu zituzten
Trebe ta erosuak!
Emen ari zirala
Eche bat egiten
Beste, bat Zeruetan
Zuten prestatutzen,
Eriotz ondorako
Anima edertutzen
Beti bizi zitezen
Jauna adoratutzen.
Onen ziazaldeak
Dira egintakoak
Erromatar Fontana
Chit otsandikoak
Arrano baten eran
Jasorik egoak,
Egin zitzan Zeruronz.
Al ziran igoak.
Laster gora jasotzen
Lan miragarriyak
Ausartu ziran iru
Euskaldun aundiyak,
Zaldua, Lekuona,
Ibero argiyak,
Echegintzak alchatzen
Guztiz agiriyak.
Eman iguzu, Jesus;
Indar ta kemena,
Goitu dediņ Loyola
Lanik ederrena,
Oberik Espaņian
Izango ez dubena:
Ause da langilleak
Nayen lukeena.
Gure Jaun ta jabea
Da Jesus maitea.
Egiten degun lana
Da bete echea,
Atoz bada ononza
ĄKorri! langillea
Astindu biotzetik
Otz-epeldadea.
Ez gera Euskaldunok
Jaungoikoaz aztu
Euskal-lurran sekulan
Ezta au gertatu,
Baņa etsai gaistoa
Eztediņ indartu
Obrakiņ beardegu
Fedea, agertu.
|