Lo! lo! lo!
Aurcho chikia negarrez dago
Ama emaizu titia,
Aita gaiztoa tabernan dago
Pikaro jokalaria.
Nere maitea lo ta lo
Egin ezazu gozoro,
Sieskachoa erabilli ta
Lo orain eta lo gero.
Aurcho chikia zuretzat
Opilla surtan daraukat,
Erdi-erdia emango dizut,
Beste erdia neretzat.
Aichoa jan tan sabela bero,
Lochoa egin ta kalera gero,
Danbolinchoa kalean dabill
Nere maitea dantzatutzeko.
Nere maitea lo ta lo
Logiro galant bat dago;
Zuk oraiń eta nik gero
Egingo degu gozoro.
|