Lagun maiteak nere bihotza
Lagun maiteak nere bihotza
edurrez dago estali
Txindor gorriak atzo goizean
itzuli ziran zuri
Euren Kantu gozoak
negar bihurtu dira aspaldi
horrelakorik bakarrik gerta
izaten yatezak niri.
Edurragaz biyotz zurian
benetan dadukat otza
zuen ondotikan ibiltzea
egiten yata latza;
mundu honetan azken pausoak,
lehenbizikoak lez, motzak
kantoi batetan goiz ilunean
bakardadean natza.