Udaberriya
Kasal Otegi, Felipe
Zeruetara begira nago
Ez det ezere aditzen,
Baizik illargi ederra dago
Izarchuari laguntzen;
Dizdiz egiñaz saltoka dabiltz
Guri munduba argitzen,
Eta gurturikan ni jartzenaiz
Belauniko errezatzen.
¡O! zer gauz onak dizkigun beti
Gure jainkoak bigaltzen,
Guziyak gera alaiturikan
Gora begiraka jartzen;
Eguzkiyaren edertasunak
Barrena digu poztutzen,
Asten danian odoitartetik
Goiz aldera ateratzen.
Egaztichuak ere goizian
Asten dirade kantatzen,
Beren kabiyak arbolchuetan
Ari dirade prestatzen;
Ikusten dira beren mokuan
Zakarchuak eramaten,
Beren lanari gogor diyote
Bukatu arte ekiten.
Ala berian kanpuak ere
Ikusten dira edertzen,
Landarechoai asten zaizkate
Pipitaz gañak estaltzen;
Udare eta sagar arbolak
Asi dirade loratzen,
Orlako gauza ederrak ditu
Udaberriyak ekartzen.